XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Anton - Igesi a be.
Maixua - Eta Txomin?
Anton - Txomin Kolaxo? Igesi a be.
Maixu - Eta Anton Papardo?
Anton - Anton? Emen nago.
Maixu - Parkatu. Zu ez, beste Anton. Anton Txitxarro.
Anton - Gaixorik.
Abel - Ez da egia. Neuk ikusi dot, ona netorrela, lagun batzukin ondarrera edo itxas-ondora joaten.
Maixu - Ondo da. Besteak, betikoak, zetan esan ez nun egon leikezan. Gareanok, emen gagozan guztiok, ia aurten ikasitakoaren zerbait gogoratzen dogun. Aitor, zutik.
Aitor - Ni? E... burukomiña euki dot eta ez dot etxean ezer ikasi.
Maixu - Zer ez dozu eukiten zuk, zer ez, liburuei ez begiratzeko? Ia buruz, zerbait. Egin kontu: Zure aitak, atzo, sei lebatz, lau Besigu, amar txitxarro eta bost breka ekarri zitula. Zenbat arrain ekarri zitun danetara?... Ia, zenbat? Ez dakizu?
Aitor - Bat be ez.
Maixua - Atara kontuak, burukomiñik artu barik. Nasai.
Aitor - Bat be ez jauna, atzo, eguraldi txarragaz kordarik bota barik etorri ziralako.
Maixu - Emen eskolan gagoz eta ez itxasuan. Ia, zenbatu, kontatu...
Aitor - Neuk dakit ondo bat be ez ebala ekarri, ama apaitarako arraiñen zain egon eta utsik etorri zalako, esne sopak artu eragin eta lotara bialdu genduzalako.
Maixu - Ez estutu. Agerbide bat, ejemplu bat. Kleria artu ta asi esandako zenbakiak pizarran ipinten. Ara:6 lebatz.
4 besigu.
10 txitxarro.
5 breka...
Sei ta lau?
Aitor - Amar.
Maixu - Amar eta amar?